Mozio proposamenaren erregistroa Donostiako Udaletxean

Gaur erregistratu egin dugu Donostiako Udaletxean azaroaren 26ko Udal Batzarrean (Mikel Zabalza atxiloketaren 30 urte betetzen den egunean bertan) irakurri, tratatu eta onartzeko Mikel Zabalza Herri Ekimenak aurkezten duen mozio proposamena EAJ-PNV, EH-BILDU eta IRABAZI talde politikoen atxikimenduz.

Mozioaren bitartez, Donostiako Udalari bere konpromezua berretsi dezala eskatzen zaio Mikelen heriotza eragin zuten gertaeren argipenetan laguntzeko, Egia eta Justizia ezartzeko, bere memoria sustatu dezan, biktima gisa onartua izan dadin eta Mikel Zabalzari eta bere senideei dagokien erreparazioa eskaintzen parte aktibo izateko.

Ekitaldian, talde politikoen sinatzaileen ordezkaritzaz aparte, Herri Ekimeneko hainbat kide eta dBuseko zein Udaleko ELA, LAB eta KURPIL sindikatuen ordezkariak izan dira; ezin ahaztu baitugu Mikel udal langilea zela.

Kurpil, ELA, LAB, Irabazi, EAJ-PNV, Ehbildu eta Mikel Zabalza Herri Ekimeneko kideak Donostiako Udaletxean

Kurpil, ELA, LAB, Irabazi, EAJ-PNV, Ehbildu eta Mikel Zabalza Herri Ekimeneko kideak Donostiako Udaletxean