Mikel Zabalzaren erailketaren 30. urteurrena betetzen den honetan, Altzako Mikel Zabalza Gogoan Herri Ekimenetik honakoa adierazi nahi dugu:
1985eko azaroaren 25eo gauerdian atxilotu zuten Altzako bere etxebizitzan Mikel Zabalza orbaizetarra, bere bikotekidearekin, lehengusuarekin eta lagun batekin batera. Bi anaia ere atxilotu zituzten Orbaizetan. Guztiak kargu gabe aske geratu ziren ondorengo ordu eta egunetan.
Intxaurrondoko kuartelean egon zirenek torturak jasan izana eta Mikelen oihu larriak entzun zituztela salatu zuten. Horrez gain poliziek “oso larri dago, joan egingo da” esaten zuten bitartean esku ohe batean etxanda estalitako gorpu bat ikusi zutela baieztatu zuten. Zantzu guztien arabera, bainera buru sartuta egin zizkioten galdeketetan hil zen Mikel.
Bertsio ofizialaren arabera, hiru goardia zibilek Endarlatsa inguruko tunel batera eraman zuten Mikel, bertan ezkutatutako ustezko zulo bat erakuts zezan. Nolabait ihes egitea lortu eta eta eskuak lotuta zituela bere burua Bidasoa ibaira bota omen zuen, alde egiteko asmoz; bertan ito zen.
Bartzelonako bi egunkarik Intxaurrondoko Goardi Zibilaren deia jaso zuten Zabalza torturapean hil zutela berri emanez. Egun batzuk geroago, Deia kazetak gauza bera zioen nota batjaso zuela baieztatu zuen.
Tentsio eta zalaparta handiko egunak izan ziren Euskal Herrian; jendarteak zalantzan jarri baitzuen aginateriek emandako “ihesaren” bertsio ofizialn irenstezina. Lagun eta senideak, Gurutze Gorriko urpekari talde baten laguntzaz etengabeko bilaketa lanetan ibili ziren. Atxiulotu eta 20 egunetara, abenduaren 15ean agertu zen gorpua Bidasoako uretan, ia egunero ikuskatu zuten zona batean, Endarlatsa inguruan.
Gertaera hauen 30. urteurrenaren harira, Mikel Zabalza Gogoan Herri Ekimenak hiru ardatzetan oinarritzen du bere jarduna:
OROIMENA: Mikel Zabaltza Altzatik bizirik eraman zutenetik 30 urte pasa direnean, egitate hauek ahaz ez daitezen, azaroaren 29an, eguerdiko 13:30 burutuko den ekitaldian parte hartzera gonbidatzen ditugu herritarrak. Horrez gain aurreko egun eta asteetan antolatuko diren ekimenetan parte hartzera deitzen ditugu.
EGIA: Inoiz sinetsi ez dugun hamaika gezur esan zizkiguten, eta oraindik ere inork sinesten ez duen kontakizuna da bertsio ofizila. Mikelek eskuburdinak jantzita egin omen zuen jauzi errekara, igerian jakin gabe, gainera. Egun luzez bilaketa lanak burutu ziren leku berberean aurkitu zuten gorpua, Goardia Zibilak berak. Haimak zantzuk haien gezurra desegiten dute. Guk badakigu Mikelek ez zuen bere burua errekara bota. Bertsio ofiziala salatzeaz gain, benetako ikerketa bat egitea aldarrikatzen dugu, behingoagatik egun latz horietan gertatua argituko duena.
JUSTIZIA ETA ERREPARAZIOA: 30 urte igaro eta gero, inork ez du eragindako mina aitortu, inork ere ez du ardurarik bere gain hartu. Hiru hamarkada igarota, inork ez du Mikelen erailketagatik erantzun: zigorgabetasuna erabatekoa izan da. Mikel bigarren mailako biktima da. Familia eta lagunei ere zor zaie jasandako minaren aitortza eta erreparazioa.