Idoia Aierbe gogoan

Gaur, hamarnaka lagun bildu gara Herreratik Bidebietara egin dugun Oroimen martxan.

Idoia bizi izan zen inguruan agur dantza egin zaio, eta lore sorta bat eman diegu senideei. Hitzartzeetan oroitu dugu Idoia euskaltzalea, kirolzalea eta festazalea, eta nola atxiloketaren ostean eutsi zion Mikelekin gertatutakoa argitzeko borrokari. Bere ilobak azaldu du nola , gerora, gaixotasun larri bati aurre egin behar izan zion, baina gehiago ezinean, 2018ko abenduan hil zen. Amaieran, “Txoriak txori” abestu dugu, dultzainaren eta bibolinaren doinuek lagunduta.

Abenduaren 19an inauguratuko dugun MIKELEN TXOKOAn ere oroituko dugu.

Beti izango zaitugu gogoan, Idoia. Muxu bat.

Irutxuloko Hitza Idoia Aierbe omendu dute, Herreratik Bidebietara egindako ibilaldi baten bidez