Nafarroako Torturatuen sareak autobusa antolatu du Mikel Zabalza 40 urte gogoan dinamikaren amaiera ekitaldira joateko. Abenduaren 14an 10:30ean irtengo da busa Iruñeko Trinitariosetik, 10:50ean geldialdia egingo du Irurtzunen eta mobilizazioaren ondotik 16:00etan egingo du itzulera bidaia.
Prezioa apuntatzen den jendearen araberakoa izango da, eta autobusean bertan ordaindu beharko da.
Izena emateko: 621214102