MIKELEN TXOKOA: Herri omenaldia Mikeli, Idoiari, Joni eta torturatu guztiei.
Gaurko ekitaldiraren bidez, duela bost urte abiatutako bidean gailur garrantzitsu bat gainditu dugu: aitortza instituzionalarena. Altzatarrok eta, oro har, Euskal Herriak ez dugu ahaztu Espainiako estatutak Mikelekin eta berarekin batera atxilotutakoekin egindako bidegabekeria. Urtez urte oroitu dugu 1985ean gertatutakoa, arranditsuago ala xumeago, baina urtero urtero. Oroimena finkatzeko eta hurrengo belaunaldiei helarazteko, bide egonkor bat behar … Gehiago irakurri
Mikel Zabalzari omenaldi instituzionala Donostian
Gaur, Donostiako Udalak omenaldia egin dio Mikeli, udal autobus konpainiako langilea baitzen Mikel. Ekimenak aurrera egin du udal talde guztien adostasunarekin. Senideek garrantzi handia eman diote horri, eta eskerra adierazi dute horregatik. Hori bai, Espainiako estatuak egia zor duela gogorazi dute.
Larunbatean, MIKELEN TXOKOAren inaugurazioa
35 urte igaro dira Mikel Zabalza atxilotu eta Bidasoa ibaian hilik agerrarazi zutenetik. Harekin batera Idoia Aierbe, Jon Arretxe eta Mikelen senide batzuk ere atxilotu zituzten, eta tortura larriak pairatu zituzten guztiek. Horma irudi handi baten bidez oroituko dugu Mikel, eta baita duela gutxi hil diren Jon eta Idoia ere. Era berean, Mikelen Txokoak tortura … Gehiago irakurri
Idoia Aierbe gogoan
Gaur, hamarnaka lagun bildu gara Herreratik Bidebietara egin dugun Oroimen martxan. Idoia bizi izan zen inguruan agur dantza egin zaio, eta lore sorta bat eman diegu senideei. Hitzartzeetan oroitu dugu Idoia euskaltzalea, kirolzalea eta festazalea, eta nola atxiloketaren ostean eutsi zion Mikelekin gertatutakoa argitzeko borrokari. Bere ilobak azaldu du nola , gerora, gaixotasun larri bati … Gehiago irakurri
Oroimen martxa, Idoia Aierberen omenez
35 urte igaro dira Idoia Aierbe bidebietarra atxilotu zutenetik. Torturek ondorio larriak utzi zizkioten betirako, eta orain bi urte hil zen. Martxa honen bidez, Idoia oroitu nahi dugu. Egia, justizia, oroimena eta erreparazioa. #MikelZabalza35urtegogoan
Omenaldi instituzionala Mikeli
Donostiako Udalak Mikel Zabalza omenduko du: Donostiako Udalbatzak Mikel Zabalza Garate udal langilea omenduko du datorren hilaren 19an, bere heriotzaren 35. urteurrenean. El Ayuntamiento de Donostia rendirá homenaje a Mikel Zabalza (Naiz): El Ayuntamiento de Donostia homenajeará el próximo 19 de diciembre a Mikel Zabalza, empleado municipal, en el 35º aniversario de su detención y … Gehiago irakurri
“Mikelen txokoa” ekimena iragartzeko prentsa agerraldia
Gaur aurkeztu dugu Mikelen Txokoa ekimena. Inaugurazio ekitaldia abenduaren 19an izango da, 12:00etan. #MikelZabalza35UrteGogoan Irutxuloko Hitza: Mikel Zabalza eta torturak pairatu dituzten guztiak omentzeko, Mikelen Txokoa inauguratuko dute Altzako San Martzial plazan Noticias de Gipuzkoa: Mikel Zabalza Herri Ekimena ha organizado varias actividades para “que se avance en la verdad”
Emakumea eta tortura mahai-ingurua
Miren Azkarate, Leire Gallastegi eta Kris Gete, beren bizipenen inguruan, Garazi Castañok gidatuta. Hunkigarria izan da Mireni, Krisi eta Leireri entzutea, pairatutakoaz, jasotako babesaz eta elkarri emandakoaz, elkartasunaz, duintasunaz, kolektibotasunaz, norberaren osatzeaz eta ahalmentze feministaz. Eskerrik asko eta besarkada bana hiruoi. Emakumeenganako tortura sistemikoa Euskal Herriaren aurkako gerra estrategiaren parte izan da. #tortura #mikelzabalza35urtegogoan
Mikel Zabalza 35 urte gogoan
Aurten, Mikel Zabaltza, Patxi Zabaltza, Aitor Zabaltza, Idoia Aierbe, Manuel Vizcay, eta Ion Arretxe atxilotu zutenetik 35 urte bete dira. Altzako Mikel Zabaltza Herri Ekimenak urte horietan guztietan zehar ekimenak antolatu izan ditu Mikel Zabalza kasuaren inguruan egia, justizia, memoria eta erreparazioa eskatzeko. Aurten ere, Altzako Mikel Zabaltza Herri Ekimenak hainbat ekimen antolatu ditu: “Emakumea … Gehiago irakurri