Oroimenaren gidari izaten jarraitzea dagokigu

Eguerdi on eta eskerrik asko. Eskerrik asko gaur Bulebarrean agurtzen ari garen oroimenaren autobusari egin diozuen harrera bikainagatik. Gaur eta azken hogei egunetan, Donostia, Orbaizeta, Agoitz, Iruñea, Lesaka, Bera, Altza eta Oreretara eraman dugu autobusa, eta ehunka bisitari jaso ditu. Ez hori bakarrik. Hamarnaka izan zarete erakusketa ibiltaria zabalik mantentzeko txanda egin duzuenak, musikaz girotu … Gehiago irakurri

Ion Arretxeren sorterrira iritsiko da autobusa larunbatean

Igandean autobusari agurra egin aurretik, Mikel Zabalza gogoan ekimeneko autobus ibiltariak bi geldialdi gehiago egingo ditu: Zestoa eta Orereta-Errenteria. Ostiralean izanen da lehenengoan eta larunbatean iritsiko da Mikel Zabalzaren gau berean atxilotu eta torturatu zuten Ion Arretxeren sorterrira. Goizeko 12:00etan, autobusak Galtzarabordako Ion Arretxe Parkera gerturatuko da, Mikel Zabalza, Idoia Aierbe eta Ion Arretxe gogoratzeko. … Gehiago irakurri

Historia kontatzea da gure eginkizuna

Herri mugimenduak ekimen desberdinak egin ditu eta egiten ditu gure historiaren kontakizuna azaleratzeko. Hau Mikeli eta Euskal Herriko torturatu guztiei egindako omenaldia dugu, mina aitortuz eta erreparazioa zein justizia aldarrikatuz. Biktima ugari, inolako erreparazio eta justiziarik gabe joan direla agerian utzi nahiko genuke. Mikelen kasuan, nahiz eta Estatuko biktimatzat onartua izan, 40 urteetako inpunitatea eta … Gehiago irakurri

Izena eman Donostiako ekitaldira joateko Nafarroako autobusean

Nafarroako Torturatuen sareak autobusa antolatu du Mikel Zabalza 40 urte gogoan dinamikaren amaiera ekitaldira joateko. Abenduaren 14an 10:30ean irtengo da busa Iruñeko Trinitariosetik, 10:50ean geldialdia egingo du Irurtzunen eta mobilizazioaren ondotik 16:00etan egingo du itzulera bidaia. Prezioa apuntatzen den jendearen araberakoa izango da, eta autobusean bertan ordaindu beharko da. Izena emateko: 621214102

Berrogei urtez hemen, etenik gabe

Gaur berriz bildu gara Orbaizetako Olan, Mikel Zabalzaren gogoa bizirik mantentzen dugula erakusteko. 40 urte dira jada Guardia Zibilak Mikel atxilotu eta erail zutenetik; gezur bat eraiki eta hura deseraikitzeko borrokan ari garela.  Berrogei urte.  Berrogei ekitaldi, euri, haize, eguzki eta elurrak lagunduta. Berrogei aurresku eta lore eskaintza. Berrogei hamaiketako. Berrogei egia, justizia eta erreparazio eskaera.  Hemen … Gehiago irakurri

Autobus gidaria faltan, 40 urtez

Badira lau hamarkada luze Mikel Zabalza orbaiztarra eta Donostiako udaleko langilea Tranbia Konpainian Altzako bere etxean atxilotuta eta bizirik eraman zutela. Berarekin batera, bere neska laguna Idoia Aierbe, bere lehengusua Manuel Bizkai Zabalza, Jon Arretxe… Nafarroan ordu berean bere bi anai ere atxilotu zituzten… Garai hartan halako sarekadak ziren errepresiorako ohiko tresna. Hona ekarri zituzten, … Gehiago irakurri

Egia osoa jakiteko garaia da

Irailaren 23an Altzako, Aezkoako eta Bortzirietako herri ekimenak, DBuseko langileak, Torturatuen Sareak eta Egiari Zor fundazioak Mikel Zabalza 40 urte gogoan egitasmoa aurkeztu genuen Iruñean. Gaurkoan, berriz, egitasmoaren nondik norakoak zehazteko elkartu gara Donostiako Bulebarrean; azaroaren 26tik abenduaren 14ra, Mikel Zabalza desagerrarazi zutenetik Bidasoa ibaian agertarazi zuten egunera arteko datetan Aezkoa, Erroibar, Auritz, Agoitz, Iruñea, … Gehiago irakurri

Etenik ez duen haria

Aurten, 2025eko azaroaren 26an, berrogei urte beteko dira Guardia Zibilak Mikel Zabalza Garate atxilotu, torturatu eta hil zuenetik. Data seinalatu hau probestuz, hemen presente gaudenok, Altzako, Aezkoako eta Bortzirietako herri ekimenak, DBuseko langileak, Torturatuen Sareak eta Egiari Zor fundazioak, elkarlanean eta irudi berritu batekin aurrera eramango dugun Mikel Zabalza 40 urte gogoan egitasmoa aurkeztu nahi … Gehiago irakurri

Torturaren aurkako mezua, Donostiako autobusetan

Donostiako udal autobusak torturaren aurkako mezua zabaltzen ari dira, Dbuseko sail sindikalak eta Udalak adostuta, Mikel Zabalzaren atxiloketa, desagerketa eta hilketaren 40. urteurrenarekin lotura eginez. Torturarik ez, Sekretu Ofizialen Legea indargabetu! Gaur, ekainaren 26a da, Torturaren Biktimei Laguntzeko Nazio Batuen Nazioarteko Eguna; eta Donostiako Donostia Bus (dbus) konpainiako autobus guztiak Nazioarteko Egun hau adierazten duen … Gehiago irakurri