Aurten, Mikel Zabaltza, Patxi Zabaltza, Aitor Zabaltza, Idoia Aierbe, Manuel Vizcay, eta Ion Arretxe atxilotu zutenetik 35 urte bete dira. Altzako Mikel Zabaltza Herri Ekimenak urte horietan guztietan zehar ekimenak antolatu izan ditu Mikel Zabalza kasuaren inguruan egia, justizia, memoria eta erreparazioa eskatzeko.
Aurten ere, Altzako Mikel Zabaltza Herri Ekimenak hainbat ekimen antolatu ditu: “Emakumea eta tortura” mahai-ingurua, oroimen martxa eta Mikelen Txokoa ekimena.