Zabalza: Elkarretaratzea gorpua agertu zeneko urteurrenean / concentración en el aniversario de la aparición del cuerpo

Gaur, elkarretaratzea

Gaur, asteartea, abenduak 15, 30 urte bete dira Donostiako Udaleko langile zen Mikel Zabalzaren gorpua Bidasoa ibaian aurkitu zutenetik. Gertakaria salatzeko, DBus enpresako eta Udaleko langileen batzordeek elkarretaratzea egingo dute, 12:00etatik-14:00etara, Donostiako Boulevardean, Udaletxearen ondoan, Mikel Zabalzaren kasuan egia, justizia eta erreparazioa aldarrikatzeko. Altzako Mikel Zabalza Gogoan Herri Ekimenak bat egingo du astearteko hitzorduarekin.

————————————————————————

Hoy concentración

Hoy día 15 de diciembre se cumplen 30 años desde la aparición del cuerpo sin vida de Mikel Zabalza (trabajador del Ayuntamiento de Donostia) en el río Bidasoa. Por esta razón, las comisiones de trabajadores de la empresa DBus y del Ayuntamiento de Donostia han organizado una concentración en el Boulervad de Donostia de 12:00 a 14:00 horas, a la altura del Consistorio, con el fin de reivindicar verdad, justicia y reparación en el caso Zabalza. La Plataforma Mikel Zabalza Gogoan de Altza se sumará a esta cita.

Galderak hautagaiei / interpelación a lxs candidatxs

Altzako Mikel Zabalza Gogoan Herri Ekimenak galdegin die Gipuzkoako zerrendaburuei ‘Zabalza auzia’ argitzeko eta ‘salbuespen legealdiarekin’ amaitzeko hartu beharreko konpromisoez

Jasotako erantzunak abenduaren 18an egingo ditugu publiko

 

30 urte bete dira Espainiako Guardia Zibilak Mikel, Patxi eta Aitor Zabalza anaiak, Idoia Aierbe, Manuel Vizcay eta Ion Arretxe atxilotu zituenetik. Lagun horiek lege antiterroristapean inkomunikaturik egon ziren eta gehienek torturak jasan zituzten. Mikelen kasuan, bertsio ofizialak dio ihes egin zuela, eta Bidasoa ibaian ito egin zela. Aitzitik, zantzu askok daude bertsio hori kolokan jartzen dutenak, eta Intxaurrondon jasan zituen torturen ondorioz hil zela frogatzen dutenak.

Alabaina, 30 urte pasatu dira, eta oraindik gertaera honen gainean itzalak daude. Egia soziala eta egia juridikoa ez datoz bat. Hori dela eta, atxilotze eta inkomunikazio egun horietaz egia osoa ezagutu nahi dugu, garaia baita egun horietan Intxaurrondoko kuartelean gertatu zena argitzeko. Horretarako, Altzako Mikel Zabalza Gogoan Herri Ekimenak ondoko bi galdera hauek luzatu dizkie EAJ, EHBildu, PSOE, PP, Unidad Popular-Orain Batera, Podemos-Ahal Dugu eta Ciudadanos alderdietako Gipuzkoako zerrendaburuei, Espainiako hauteskundeen testuinguruan:

  1. Legedi antiterroristapean sortutako “salbuespen legedia” – inkomunikazioa tarteko -indargabetzeko, zer urrats zehatz emateko konpromisoa hartzen duzun.

2.Mikel Zabaltzak eta beste bost lagunek pairatutakoaz egia ezagutzeko, justizia egiteko, eta erreparazioa eskaintzeko zer nolako konpromiso eta urrats zehatz emango dituzun.

Altzako Mikel Zabalza Gogoan Herri Ekimenak abenduaren 18an egingo ditu publiko erantzun guztiak.

 

 

——————————————————————————-

 

 

La plataforma ciudadana Mikel Zabalza Gogoan de Altza pregunta a los/as candidatos/as de Gipuzkoa sobre qué pasos e iniciativas se comprometen a desarrollar para esclarecer el caso Zabalza y anular la ‘legislación de excepción’

El 18 de diciembre haremos públicas todas las respuestas obtenidas.

Se han cumplido 30 años de la detención, a manos de la Guardia Civil, de los hermanos Mikel, Patxi y Aitor Zabaltza, Idoia Aierbe, Manuel Vizcay y Ion Arretxe. Estas personas permanecieron incomunicadas y la mayoría denunció haber sufrido torturas. En el caso de Mikel, la versión oficial sostiene que se fugó y se ahogó en el río Bidasoa. No obstante, hay indicios y testimonios que indican que Mikel Zabalza murió en el cuartel de Intxaurrondo al no poder soportar las torturas a las que fue sometido.

Han pasado 30 años, y aún perduran las sombras en torno a este suceso. La verdad social y la verdad jurídica no son coincidentes. La versión oficial ha sido puesta en duda de manera continua. Necesitamos conocer toda la verdad acerca de aquellos días de detención e incomunicación. Es por ello que la plataforma Mikel Zabalza Gogoan de Altza ha querido plantear las siguientes dos preguntas, en el contexto de las elecciones al Congreso y Senado español, a los partidos PNV, EHBildu, PSOE, PP, Unidad Popular, Podemos y Ciudadanos:

  1. Qué pasos concretos se compromete a dar para dejar sin efecto la legislación de excepción – como la incomunicación – desarrollada a la sombra de la “Ley Antiterrorista”.
  1. Qué pasos e iniciativas concretas se compromete a desarrollar para que se termine de saber la verdad de lo sucedido a Mikel Zabalza y los otros cinco detenidos con él, se haga justicia, y se les ofrezca reparación.

La plataforma Mikel Zabalza Gogoan hará públicas las respuestas recibidas de los diferentes candidatos/as el 18 de diciembre.

 

Erreparaziorako bidea egiten

Mikel Zabalzaren heriotzaren 30. urteurrenaren atarian, gaurkotasuna hartu du berriro Guardia Zibilak atxilotuta zeukala hildako gazte orbaizetarraren kasuak. Memoriaren Eguna igaro berritan, eta indarkeriaren biktima guztien aitortza ahotik ahora dabilen garaiotan, horixe da Altzan (Donostia) sortu berria den Mikel Zabalza Herri Ekimenaren helburua: Zabalza biktima gisa aitortzea eta haren familiak sufritutakoaren erreparazioa lortzea.

Eider Goenagaren erreportaia Gipuzkoako Hitzan.

Donostiako Udaleko Langileen Batzordeak Mikel Zabalza Gogoan Herri Ekimenarekin bat egin du

Joan den ostiralean, azaroak 6an, EAJ-PNV, EhBildu, Irabazi, ELA, LAB eta Kurpilen babesarekin erregistratu genuen Donostiako Udaletxean mozioa azaroaren 26ko Udal Batzarrean (Mikel Zabalza atxilotu zuten egunaren 30. urteurrenean) irakurri, tratatu eta onartu dadin.
Atzo, azaroak 13 ostirala,  Udaletxeko Langileen Batzordearen azaroko ohiko bilkuran LABek aurkeztutako gai ordenaren 5. puntuan Donostiako Udaleko Langileen Batzordeak (ELA, LAB eta CCOO -24tik 22- bozkekin alde, ErNEk ez zuen bozkatu) Mikel Zabalza Gogoan Herri Ekimenak luzatuko gonbiteari baiezkoa eman zion; hau da, hartutako ekimenaren alde egingo duela eta Herri Ekimenaren mezua eta ekintzak udal langileriari luzatuko duela onartu zuen.

El Comité de Empresa del Ayuntamiento de Donostia apoya la Iniciativa Popular Mikel Zabalza Gogoan

El pasado viernes, 6 de noviembre, registramos en el Ayuntamiento de Donosti, con el apoyo de EAJ-PNV, EHbildu, Irabazi, ELA, LAB y Kurpil, una moción para que sea leída, tratada y aceptada en el Pleno General del próximo 26 de noviembre (30 aniversario de la detención de Mikel Zabalza).

Ayer, viernes 13, en la Junta Ordinaria de noviembre, el Comité de Empresa del Ayuntamiento de Donostia en el quinto punto del orden del día presentado por LAB aceptó (CCOO, ELA, LAB -22 de 24 votos- a favor, ErNE no voto) la invitación de la Iniciativa Popular Mikel Zabalza Gogoan; es decir, aceptó posicionarse a favor de la iniciativa tomada y compartir con los trabajadores municipales el mensaje y las actividades de la Iniciativa Popular Mikel Zabalza Gogoan.

Mozio proposamenaren erregistroa Donostiako Udaletxean

Gaur erregistratu egin dugu Donostiako Udaletxean azaroaren 26ko Udal Batzarrean (Mikel Zabalza atxiloketaren 30 urte betetzen den egunean bertan) irakurri, tratatu eta onartzeko Mikel Zabalza Herri Ekimenak aurkezten duen mozio proposamena EAJ-PNV, EH-BILDU eta IRABAZI talde politikoen atxikimenduz.

Mozioaren bitartez, Donostiako Udalari bere konpromezua berretsi dezala eskatzen zaio Mikelen heriotza eragin zuten gertaeren argipenetan laguntzeko, Egia eta Justizia ezartzeko, bere memoria sustatu dezan, biktima gisa onartua izan dadin eta Mikel Zabalzari eta bere senideei dagokien erreparazioa eskaintzen parte aktibo izateko.

Ekitaldian, talde politikoen sinatzaileen ordezkaritzaz aparte, Herri Ekimeneko hainbat kide eta dBuseko zein Udaleko ELA, LAB eta KURPIL sindikatuen ordezkariak izan dira; ezin ahaztu baitugu Mikel udal langilea zela.

Kurpil, ELA, LAB, Irabazi, EAJ-PNV, Ehbildu eta Mikel Zabalza Herri Ekimeneko kideak Donostiako Udaletxean

Kurpil, ELA, LAB, Irabazi, EAJ-PNV, Ehbildu eta Mikel Zabalza Herri Ekimeneko kideak Donostiako Udaletxean