EAJk eta EH Bilduk erantzun dute / Han respondido EH Bildu y PNV

EAJ eta EH Bildu alderdiek erantzun dituzte Altzako Mikel Zabalza Gogoan Herri Ekimenak Gipuzkoako zerrendaburuei egindako galderak, ‘Zabalza auzia’ argitzeko eta ‘salbuespen legealdiarekin’ amaitzeko hartu beharreko konpromisoez.

 

Los/as candidatos/as de Gipuzkoa de EH Bildu y PNV han respondido las preguntas de la plataforma ciudadana Mikel Zabalza Gogoan de Altza sobre qué pasos e iniciativas se comprometen a desarrollar para esclarecer el caso Zabalza y anular la ‘legislación de excepción’.

 

30 urte bete ditu Mikel Zabalzaren heriotzak, eta oraindik iluntasuna da nagusi ‘Zabalza kasuan’. Izan ere, egia juridikoa eta egia soziala ez datoz bat. Zer gertatu zen Altzako gure bizilagunarekin? Hiru hamarraldi pasatu dira, eta gertakari horiek argitzeko unea heldu dela deritzogu. Hori dela eta, Espainiako hauteskunde orokorren harira, bi galdera egin dizkiegu Gipuzkoako zerrendaburu guztiei, eta bi erantzun jaso ditugu: EH Bildu eta EAJ alderdienak. Hurrenez hurren, bidaltzen dizkizuegu:

Hauek dira egin ditugun galderak:

1. Legedi antiterroristapean sortutako “salbuespen legedia” – inkomunikazioa tarteko -indargabetzeko, zein urrats zehatz emateko konpromisoa hartzen duzun.

2.Mikel Zabaltza eta beste bost lagunek pairatutakoaz egia ezagutzeko, justizia egiteko, eta erreparazioa eskaintzeko zer nolako konpromiso eta urrats zehatzak emango dituzun.

Hauek dira jaso ditugun erantzunak:

EH Bildu

1.- Etorkizuneko elkarbizitza oinarri sendoetan eraiki nahi badugu, beharrezkoa da gertatuaren memoria osoa eta inklusiboa, eta horretarako gertatu den guztia ezagutu behar da, denak izan behar du tokia, eta ezin da onartu hainbat gertakariren aurrean ez ikusiarena edo bertsio ofiziala ontzat eman nahi izatea, horrek hainbat biktima errekonozimendu, erreparazio eta berriro gertatuko ez den bermerik gabe uztea ekarriko lukeelako, eta beraz, horrek berak galaraziko luke memoria osoa eta etorkizuneko oinarri sendoa ezartzea.

Zentzu horretan hainbatek etapak erre nahi dituzte eta jardun nahi dute dagoeneko giza eskubideen urraketa lehenaldia balitz bezala, hala ez denean, kartzela politika dela, urte luzetan ezarritako lege bereziak direla edota oraindik orain jarduera politiko hutsagatik euskal herritarrak epaitzen jarraitzen dutela.

Hortaz premiazkoa eta lehentasuna da giza eskubideen urraketa lehenaldiko gauza izan dadin urratsak ematea, ondotik memoria osoa eta inklusiboa osatzeko lanean murgiltzeko. Are gehiago, gure ustez hori da euskal gizartearen gehiengoaren nahia, hortaz, gehiengoaren erabakia betearaztea dagokigu ordezkari politikooi eta EH Bildutik hala izan dadin errespetarazteko lan egingo dugu eta gure esku dagoen guztia egingo dugu bide honetan urratsak egin daitezen.

2.- Gure ustez gertatu den guztiaren memoria garrantzitsua da egia ezagutzeko eta batez ere ezagutza horretan oinarrituta hori guztia berriro gerta ez dadin. Hori dela eta biktima guztiek, inongo salbuespenik gabe, jaso behar dute aitortza eta erreparazioa. Guretzat helburua da hortaz etorkizuneko bizikidetza eta berau egiaren ezagutzaren gainean eraikitzea, eskubide bortxaketa guztiak inoiz errepikatu ez daitezen. Eta torturaren kasuan bistan da batzuk kontakizun partziala eta interesatua egin nahi dutela, orain artean izan duen inpunitatean ezkutatu nahi dutela errealitate oso zabaldua izan dela, ez gutxi batzuen gauza eta gutxi batzuei eragin diena, baizik eta orokortuagoa, besteak beste Estatuaren bortxakeriari zilegitasuna ematera eraman nahi gaituztelako. Baina guretzat ez da onargarria eta horri aurre egiteko modu bakarra egia jakin, errekonozitu eta erreparazioa exijitu eta lortzea behar beharrezkoa da. Hori horrela izateko gure esku dagoen guztia egingo dugu.

EAJ-PNV (Joseba Agirretxe)

Nazio Batuetako deklarazioetan jasota dauden, eta oinarri legala duten  bi printzipio abiapuntu hartuta adierazi nahi dut nire iritzia.

  •  El terrorismo afecta a los derechos humanos y el funcionamiento de la sociedad.  Pero también puede afectar a los derechos humanos y al funcionamiento de la sociedad las medidas adoptadas por los Estados para luchar contra el terrorismo.  Bistakoa da hala izan daitekeela, eta geurean ikusitakoagatik, hori horrela izan dela. Are gehiago, “eraginak” gizartearekiko ere izanik, gizabanako bakoitzaren oinarriko eskubideen urraketan dute adierazpenik latz eta mingarriena.

  •  Deber de investigar del estado en caso de denuncias por torturas o desapariciones forzadas. Nazioarteko auzitegiek. Espainiako Estatua tortura denuntziak ez ikertzeagatik kondenatu izan dute behin baino gehiagotan. Estatu demokratiko batek, nazioarteko itunak sinatuta dituenak, ezinbesteko du herritarren eskubideak bermatzea, eta, jakina, oinarrizko eskubideen suntsipena gertatu izan denean -guztien artean oinarrizkoen den bizi-eskubidea ukatua izan denean, zer esanik ez- , denuntziak sakonean eta zintzo, ikertzea.

  •  Mikel Zabaltza eta beste batzuren kasuan ez da horrela izan, eta ondorioz,  orain arteko jarrera salatzeaz gain,  gertatutakoa ikertzea, egia bere osotasunean ezagutzea eta justizia egitea ezinbestekoa dela diogu.

 Bestalde esan, EAJ/PNVrentzat zuzenbide penala eta espetxe-zuzenbidea normalizatzea lehentasunezkoa dela:

–          Zuzenbide penalean eta espetxe-zuzendaritzan zuzenbide eta askatasun sistemaren oinarrizko estandarrak osatzen dituzten bermeak errespetatu behar dira. Printzipio demokratikoa baita.

–          Espetxe arloan eta arlo penalean normaltasuna lortzea helburu demokratikoa da eta gure gizartean bizikidetza bideratzeko, erabakigarria.

–          Espetxe politikan eta zuzenbide penalean salbuespen egoerari amaiera emateko eta normalizazioa lortzeko ekimen guztiak bultzatzen edo/eta laguntzen jarraituko du PNVk, orain arte aritu den bezala.

EAJ-PNVk jaurlaritzatik defendatu duen Zuzenbidean proposamena (atxikita helarazten dizuet) defendatzen dugu; proposamen honek ETA desagertu ostean zuzenbide penalean eta espetxe-zuzenbidean normaltasun egoera birmoldatzeko 20 proposamen egiten ditu, bizikidetzaren normalizazio sozial eta politikoan lagungarri. Legea bera aldatu gabe aplikagarri diren  10 neurri jasotzen dira, hurbiltzeari, gaixo diren presoen egoerari buruz, 70 urte baino gehiago dituztenen kasurako, ilegalizazioengatiko presoen izaera berezia kontutan hartuz… Eta lege aldaketa suposatzen duten beste 10 neurri ere proposatzen dira, non zigor betetzearen eta exekuzio penalaren inguruan irtenbideak luzatzen diren, indarrean dagoen kode penalaren zenbait artikulu aldatzea edota bertan behera uztea eskatzen dugu. Besteak beste, talde armatuko kidetzarik gabeko terrorismo-delitua desagerrarazteko proposamena.