Kontzentrazioa eta eskaria Donostiako udalari

Bihar, otsailak 13, torturaren aurkako eguna izango da Euskal Herrian, Joxe Arregi zizurkildarraren hilketaren urteurrena oroituz.

Horren harira, Altzako Mikel Zabaltza Gogoan Herri Ekimenak kontzentrazioa deitu du, biharko, otsailak 13, 12:00etan, Altzako udaletxearen parean.

Kontzentrazioan, torturaren aurkako aldarrikapena egiteaz batera,  Mikel Zabaltza Gogoan Herri Ekimenak eskari bat luzatuko dio Donostiako udalari, bete ditzan Mikel Zabaltzaren atxiloketa eta hilketaren 30. urteurrenaren harira, orain bi hilabete t’erdi, Donostiako Udalbatzak onartutako mozioan jaso ziren konpromisoak.

Deia luzatzen diegu altzatarrei eta donostiarrei, oro har, bertatu daitezen.

 

 

Mañana, 13 de febrero, la iniciativa ciudadana Mikel Gogoan de Altza realizará una concentración en el ayuntamiento de la villa, al mediodía, para reivindicar el fin de la tortura y recordarle al ayuntamiento de Donostia que sigue esperando que cumpla los compromisos adquiridos en la moción aprobada el pasado diciembre, de cara a recuperar la memoria de Mikel Zabalza y hacer justicia.

O13_Altza_MZGOtsaila 13, torturaren aurkako eguna. Kontzentrazioa altzan