Mikel Zabalzaren kasua Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Batzordean

MZHE_DonostiaGaur, Donostiako Udala​ren Giza Eskubideen batzordean agerraldia egin du Altzako Mikel Zabalza Herri Ekimenak, Mikelen eta Idoia Aierberen senideekin eta Donostiako Autobus Konpainiako langileekin batera.

Hoy hemos participado en la comisión de Derechos Humanos del Ayuntamiento de San Sebastián con familiares de Mikel e Idoia Aierbe y con compañeros de dbus


 

Gogorazi diogu Donostiako udalari baduela erantzukizun bat Mikel Zabalzarekiko eta Idoia Aierberekiko, biak donostiako bizilagunak izateaz gain, Mikel Donostiako Udaleko langilea zelako.

Ildo horretan, berriz eskatu dugu betetzea 1985ko abenduan onartu eta 2015eko azaroan berretsitako  mozioko konpomisoak, Zabalzaren heriotza eragin zuten gertaeren ikerketan eta argipenean laguntzeko, ekimen judizialetan “herri ekimen” gisa parte hartzeko, eta egia, justizia eta oroitzapenean jarrera proaktiboa izateko.

Zehazki, eskatu diogu Giza Eskubideen Batzordeari Mikel Zabalzaren kasuaz batzorde espezifiko bat abiatzea, bi mozioetan onartutako elementuen inguruan lana egiteko, Egiaren, Memoriaren, Aitortzaren eta Justiziaren inguruan hainbat ekimen zehatz landuz.