Altzako Mikel Zabaltza Herri Ekimenak eskaria udalari / Petición al ayuntamiento de Donostia

(en castellano a continuación)  Otsailaren 13a, Torturaren aurkako eguna izendatua dago Euskal Herrian, Joxe Arregi torturaz hil zutela oroitzeko. Aurten, Mikel Zabalza Herri Ekimenak ekitaldi bat burutu du Altzako San Martzial plazan, Mikel Zabalzaren omenez den oroigarriaren parean, tortura salatzeko, Torturaren Aurkako Egunaren harira.
DSC_0565Ekitaldian, interbentzio bat izan da Herri Ekimenaren eskutik. Mikel Zabalzaren eta beste lagunen atxiloketa eta pairatu zituzten torturen aipamena egin da, baita izandako herri mobilizazioa eta Bidasoa ibaian Mikelen gorpuaren agertzea ere.
Gertaera horien atzean egon diren inplikazio zuzenak (egileak) eta zeharkakoak (arduradun polizial eta politikoak) salatu dira. Izen abizenak dituzten arduradun politiko eta polizialak daude eta hauek, egun oraindik ez dute inolako erantzunkizunagatik ordaindu. Torturatuei eta Mikeli eta bere familiari egia izkutatzen saiatzen dira, justizia ez zaie egiten eta aitortza ez zaie ematen.
DSC_0582Azaroan, Donostiako Udalak mozio bat onartu zuen. Bertan, hainbat konpromiso hartu ziren, hauen artean, udalak aktiboki laguntzea egia, justizia eta erreparazioa bilatze lanetan. Horri begira, udala eta beste insitituzio eta herri ekimenarekin elkarlana aipatzen zen. Bi hilabete luze pasa diren egunean, lehen urratsaren zain gaude.
Altzako Mikel Zabaltza Herri Ekimenak udalaren erregistroan idatzi bat sartu du, udalari hartutako konpromisoa gogoraziz eta harremanak has ditzan eskatuz.
(BIDEOA) http://irutxulo.hitza.eus/2016/02/13/tortura-irudikatu-du-mikel-zabalza-herri-ekimenak/

El 13 de febrero se conmemora la muerte bajo tortura de Joxe Arregi.  La iniciativa ciudadana Mikel Gogoan de Altza ha llevado a cabo una concentración en el ayuntamiento de la villa, para reivindicar el fin de la tortura y recordarle al ayuntamiento de Donostia que sigue esperando que cumpla los compromisos adquiridos en la moción aprobada el pasado diciembre, de cara a recuperar la memoria de Mikel Zabalza y hacer justicia.